XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Inprimatzailea dela, jabeak direla, erredaktoreak edo beste dela, denek bidaltzen gaituzte sistematikoki katea kronologikoaren maila batetik hurrengora, katea hori horrela azaltzen zaigula antolaturik hausketa eta isolamendu irudietatik haraindi.
Egunkari ugalpen honen ardatz antolatzailea gauzaketa hauetatik gehintsuak eratu, sortu eta mantentzen dituen gizarte klasea besterik ez da: donostiar burgeseria komertziala (zenbaitetan, bultzakada gobernuaren aldetik etorri eta erabateko eginkizuna hiriburuaz kanpotik etorritako kazetariek betetzen badute ere) horretxek pixkanaka liberal progresista gisa gorpuzten ari den ideologia politikoa bait darama eta Herrialdearen barne-administraritzari dagokionean
3. Arazoari Euskal Herri osoa jasoko lukeen ikuspuntu zabalagoa aplikatuko bagenio, ikusiko genuke Gipuzkoak XIX. mendearen lehen erdian zehar konjuntu honetan ukaezinezko lehentasuna mantentzea lortu duela
Egoera geografikotik datorren eta kazetak eta orritxoak diren paleokazetaritza plegu aintzinekoetatik ikus daitekeen hegemonia hori mendearen erdialdean Bizkaiaren alde desagertuko da.
Bilboko prentsak, hortaz, hiriburua ezagutzen ari den goranzgo bultzadari eta, gehienbat telegrafoari esker (tradiziozko informazio-zirkuitoak berregituratzeko eta orekatzeko eraginak bait ditu fenomeno honek), hartuko du txanda.
Albisteen fluxua lehorreko nahiz itsas bidezko korreoen, posten eta estafeten baldintzapean bakarrik dagoen bitartean hiri baten kokapen espazialak egundoko garrantzia du trafiko horretan betetzen ari den eginkizuna determinatzeko.
Baina telegrafo elektrikoari esker albisteen igorpenaren abiada eta biltzapenaren azkartasunak izugarrizko hazkuntza jasaten dutenean, abantaila horiek suntsitu egiten dira edo, bederik, funtsez murrizten dira.
4. Aldameneko probintziekin erkatuz
Aurreneko gauzaketetan, edonolako gorabeherak direla medio, ezaugarri hori ikusgarria bazen ere, arrunt nabarmenago bilakatuko da zazpi urteetako gerrate zibilean.
Arrazoi politiko eta soziologikoek esplikatzen dute karlisten prentsak garai hartan Tolosa bezalako herrietan (eta, batez ere, Oñatin) bere epizentroa edukitzea.
Erregegaiaren kazetaritza
5. Egia osoa da, halere, inprimatutako kazetaritzak, bertako edukinetatik at nolabait, hartzaileen gainean ondorio nazionalizatzaile eta askatzaileak dituela.
Prentsak ahalbideratzen duen bitartekotza teknikoa (irakurlego estu edo zabalagoa komunikazio artifizialean jartzen duen heinean) zoragarrizko oinarria da komunitate nazionalaren apikazko eraikuntza burutu ahal izateko; horrekin batera ahozkotasun hutsaren mundu zaharkitu eta itxian bitartekotzazko ziria sartzen du.
Bide honetatik, egunkariek gipuzkoar gizartearen gainera igortzen dute beren burua gaurkotze politikoaren, homogeneizatze kulturalaren eta erdalduntzearen eragile gisa.
Halarik ere, batenbat saiatuko da hiru emaitz hauetatik bat edo, ekiditen edo kontra iharduten.
6. Garai isabeldarrean, demokraziazko seiurtekoan eta Berrezarpenaren aurreneko urteetan zehar nolabait garrantzitsuak diren eraketak gauzatzen ari badira ere, kazetaritzaren egiazko abiaketa
XIX.eko azkeneko laurdenean zehar Gipuzkoako paper industriaren garapen eskerga, hazkuntza demografikoa, Donostiako harresien eraisketa eta Boulebarreranzko hiri-kaskoaren zabaltzea, biztanleriaren baitan irakaskuntza orokortzea....